Karmelitak
Irun
Gertutasunez, elkarrekin hazten gara
Haurren etorkizuna, zure lasaitasuna, gure konpromisoa.
Honelakoak gara
Gure ikasleei eta haien familiei gertutik eta arretaz laguntzen diegu. Familia-giroko ingurune segurua sortzen dugu, haur bakoitza bere erritmoan hazi, ikasi eta garatu dadin, betiere pertsona gure hezkuntza-proiektuaren ardatz hartuta.
Zurekin gaude
Familia bakoitzari harrera hurbila eta pertsonalizatua egiten diogu. Gure ikasleei entzuten diegu, lagundu egiten diegu eta haien beharrei erantzuten diegu, zuzeneko eta gertuko harremanaren bidez. Karmelitak Irun ikastetxean familiei lasaitasuna ematen diegu, ingurune segurua eta beti laguntzeko prest dagoen hezkuntza-taldea eskainiz.
Biharrari begira hazten gara
Gure ikasleak etengabe aldatzen ari den mundurako prestatzen ditugu. Ikasleen garapen integrala —emozionala, soziala eta kognitiboa— sustatzen dugu, lehen urteetatik jakin-mina, sormena eta ikaskuntza esanguratsua bultzatuz, betiere balio sendoetan oinarrituta.
Familia-sentimendua eta kidetasuna
Ikastetxe hurbila gara, eta komunitate-sentimendu sendoa dugu. Familiek, ikasleek eta hezkuntza-taldeak partekatutako proiektu bat osatzen dugu; zaintzak, errespetuak eta konfiantzak zoriontsu eta seguru hazteko ingurunea sortzen dute.
Hezi, bai — Karmelitak Irun
Karmelitak Irun ikastetxean Haur Hezkuntzako lehen zikloa (0-3 urte) eskaintzen dugu, eta 1962tik ibilbide luzea dugu hirian. Haur bakoitzari bere garapenaren funtsezko etapa honetan laguntzen diogu, familiekin lankidetza estuan arituz eta euskal kulturan errotutako ingurune hurbil, seguru eta konfiantzazkoa sortuz.
- Pertsonaren garapen fisiko, afektibo, sozial eta intelektuala aintzat hartzen duen hezkuntza integrala.
- Haurrei eta familiei laguntza hurbila eta pertsonalizatua.
- Hezkuntza-ingurune segurua, modernoa eta irekia.
- Kristau-balioetan oinarritutako hezkuntza-proiektua, testigantzaren eta komunitatearen bidez egunerokoan gauzatzen dena.
- Familiaren eta eskolaren arteko harremana, ikaskuntzaren funtsezko ardatza.
CMTko pertsonak
Oso zoriontsua izan nintzen
María Asunción Esteve Pastor Kardiologoa / Cum laude doktorea / CMTko ikasle ohia — Carmelitas Elche
Familia bakarra
Mundua aldatzen dugu
Urtez urte, Karmelitak Irun ikastetxeko hezkuntza-proiektua sendotzen dugu, ikasleen garapen pertsonala eta akademikoa modu integralean sustatzen duten ekimenen bidez. Etengabeko hobekuntzarekin, hezkuntza-berrikuntzarekin eta komunitate osoaren parte-hartzearekin dugun konpromisoak ikastetxe gisa aurrera egiten eta hazten jarraitzera bultzatzen gaitu, betiere pertsona gure hezkuntza-lanaren ardatz hartuta.
